23. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A S O A I N

E D I K T U A

Barasoaingo Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2002ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, ondoko erabaki hau hartu du:

2003ko karga-tasak gaurkotu beharrez,

Erabaki da:

2003. urterako, ondoko karga-tasak onestea:

Hirilurraren gaineko kontribuzioa: hirilurreko ondasunen katastroko balioaren %0,3675.

Landalurraren gaineko kontribuzioa: landalurreko ondasunen katastroko balioaren %0,8.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3, exekuzio materialaren aurrekontuaren gainean.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: zerga-oinarriaren %12, tarte guztietan. Haietan bere horretan geldituko dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean aurreikusitako gutieneko portzentajeak.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga:

Maiatzaren 23ko 7/1996 Foru Legeko 1. ataleko, 6. saileko, 64, 65, 66 eta 67. elkartzeen barnean sartutako jarduerak, Barasoaingo hirigunearen barnean jendearendako irekiak dauden establezimenduak dituztenak.

Gainerako jarduerak: 1 indizea.

Gainerako zerga-tasak 2002an indarrean izan ziren portzentajeetan mantenduko dira.

Barasoainen, bi mila eta biko abenduaren hogeian. Kudeaketa Batzordeko burua, Carlos Izuriaga Eslava.

Iragarkiaren kodea: A0214058