23. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

8/2003 FORU AGINDUA, urtarrilaren 16koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Zergadunari Laguntza eta Argibidea Emateko Zerbitzuan Milagros Moreno Armendáriz andrea Laguntza Teknikoaren Unitateko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren idatz-zatian xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Irailaren 13ko 353/1999 Foru Dekretuko 49. artikuluan ezarritakoari jarraikiz sortutako Unitate Administratiboek bulegoen maila izanen dute.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Milagros Moreno Armendáriz andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionarioa, Zergadunari Laguntza eta Argibidea Emateko Zerbitzuko Laguntza Teknikoaren Unitateko buru izendatzea bitarte baterako.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamaseian._Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: A0301001