23. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

20/2003 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 27koa, Florencio Hernández Catalán jauna Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Afera Ekonomikoen eta Araubide Administratiboaren atalburu izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren idatz-zatian xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Hori horrela, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeitazazpian egin bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Florencio Hernández Catalán jauna, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioa, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Afera Ekonomikoen eta Araubide Administratiboaren atalburu izendatzea bitarte baterako.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita zazpian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: A0301193