15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A Ñ A I N

Lehiaketa, Barañaingo Lagunak Udal Zerbitzuko aldagelak moldatu eta handitzeko obraren proiektua prestatzeko eta haren zuzendaritza eramateko

Gobernu Batzordeak hil honetako 15eko bilkuran hartu erabakiaren bidez, onetsi egin dira Barañaingo Lagunak Udal Zerbitzuko aldagelak moldatu eta handitzeko proiektua prestatzeko eta haren zuzendaritza eramateko lehiaketaren oinarriak.

Esleipenaren prezioa, gehienez ere, 90.000 euro da, BEZa barne.

Eskaintzak Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertzen denetik hasita, bulego horietan dagoen baldintzen pleguari jarraikiz. Epea azken egun balioduneko arratsaldeko ordu bietan bukatuko da.

Barañainen, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamabostean. Alkatea, Joaquín Olloqui Osés.

Iragarkiaren kodea: A0300618