15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

OTSAGABIA-ITZALTZU ETA JAURRIETA EHIZA BARRUTIEN BATASUNA

Otsagabia-Itzaltzu eta Jaurrietako ehiza barrutien administrazio, antolaketa eta mantentze zerbitzua kontratatzea

Otsagabia-Itzaltzu eta Jaurrietako ehiza barrutien Batasunak delako zerbitzua kontratatzeko lehiaketa onetsi du, presako tramitazioaren bidez. Hona hemen xehetasunak:

Xedea: Otsagabia-Itzaltzu eta Jaurrietako ehiza barrutien administrazio, antolaketa eta mantentze zerbitzua eramatea.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa, prozedura irekiaren bidez eta presakoa.

Lizitazioaren aurrekontua: 23.006,74 euro (BEZa barne).

Kontratuaren iraupena: 2007/2008 ehiza denboraldia bukatu arte.

Behin-behineko fidantza: lizitazioaren aurrekontuaren % 2 , hau da, 460,13 euro.

Aurkezteko tokia eta epea: Otsagabiko Udaleko idazkaritza orokorrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, hamalaugarren eguneko arratsaldeko ordu biak arte.

Aurkeztu beharreko agiriak baldintza ekonomiko-administratiboen pleguan ageri dira, kontratazioa arautzen baitute.

Proposamen ekonomikoa biltzen duten gutunazalak noiz ireki: dokumentazio orokor eta teknikoa biltzen duten gutunazalak ireki eta hurrengo seigarren egunean, arratsaldeko ordu batean.

Klausula administratibo partikularren eta manu teknikoen pleguak interesatuen eskura daude Otsagabiko Udaleko idazkaritzan.

Otsagabian, bi mila eta hiruko urtarrilaren bederatzian. Batasuneko burua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: A0300616