15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Belosogoitiko A unitateko A4arentzako xehetasun azterlana (U.I.IX/S.1). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2002ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 02-ABE-19 (13/CU)

"Julio Sánchez jaunak Promociones Urniza, S.L., ordezkatuz izapidatzeko aurkeztu zuen xehetasun azterlana hasiera batez onetsi ondoren (2002ko ekainaren 25eko RAL), jendaurrean egon da eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu; horren ondorioz, eta Hirigintzako Udal Gerentziako Zerbitzu Teknikoen 2002-XII-9ko txostenarekin bat, ondokoa erabaki da:

1. Belosogoitiko A unitateko A4arentzako (U.I.IX/S.1) xehetasun azterlanaren agiri bategina onetsi da behin betikoz. Bertan bildu dira hasierako onespenaren erabakian aipatu zehaztapenak.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari ebazpen hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkezten ahal da, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Testu arau-emailea

_"Lurzatien multzoko lerrokadurak bere horretan geldituko dira, forma makurra dutela, Plan Partzialean agindu bezala.

_Aldatu egin da atikoaren estalki laua, kareletarako aukera zuena. Haren ordez estalki inklinatua jarriko da, teilapen trenkadekin eta celetyp taulekin egina. Konpresio geruza izanen du eta teilaz estaliko da, solairu lauaren gainean. Altuera araudian ezarritako gehienekoa izanen da eta bolumen horren barnean sartuko da igogailuaren kutxaren kasetoia. Ezin izanen dira erabili, eta ez dute sarbiderik izanen ez etxebizitzen barnealdetik ez eta kanpoaldetik ere.

_Gailurraren altuera, azpiko kaletik ikusita, alboetako bi lurzatietan islatzen da, are atikoko fatxadaraino ere iristen baita etxebizitzen barnealdeko bereizketa guneetan, izan ere gisa horretan banatzen baitira etxeak, bigarren solairuan txapitula-tankerako etxebizitzak eratuz, 92. urteko planeamenduko sekzio-ereduarekin bat.

_Lerrokaduren barnean, atzeraemanguneak baimenduko direla beheko oinean dela lehen oinean ataripeak edo terraza estaliak sortzeko eta baita hegaldurak ere, lurzatien barnean luzera mugarik izanen ez dutenak.

Horrela, aparkatzeko bi leku gehiago lor daitezke lurzati bakoitzaren beheko oinaren barnealdean eta orientazioa, eguzkia nahiz ikuspegiak baliatzen ahal dira beheko oinean terraza zabala egiteko, egongela eta sukaldeen maila berean.

_Fatxaden tratamenduan batasuna gordeko da, erantsitako planoetan agertzen den moduan. Bistako adreilua erabiliko da gehienbat, harriz edo zurez estalitako tarteekin batera.

_Estalkiak, esan bezala, teila edo arbelezkoak izanen dira, planoetan irudikaturiko formak dituztela.

_Lurzatien itxituretarako, bistako adreiluarekin osaturiko zokaloa erabiliko da, 50 zentimetro eta metro bat bitarteko altuerakoa. 1,5 metro bitarte ixteko, berriz, sarea erabiliko da, planoetako diseinuaren arabera.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hogeita zazpian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0300304