15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L T Z A

Zerbitzu anitzetako lanpostu bat betetzeko deialdia. Oinarrien 1.5 puntuaren aldaketa

Oltza Zendeako Udalaren Gobernu Batzordearen 2003ko urtarrilaren 9ko erabakiaren bidez, aldatu egin da zerbitzu anitzetako lanpostu bat betetzeko deialdiko 1.5 puntua. Deialdia 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 2002ko azaroaren 8koan. Hona hemen idazketa berria:

"1.5. Izendatuak honako eginkizun hauek bete beharko ditu:

a) Bereziki, lorezaintzakoak.

b) Zerbitzuaren beharrak direla-eta, honako hauek:

_Arlo hauetako lanak: igeltserotza, iturgintza, elektrizitatea, zurgintza, soldadurakoak, etab.

_Udalak eskatutako egitura eta aparailuak jarri eta kentzea.

_Hiri altzarien pintatze lanak.

_Udalaren hiri zerbitzuen mantentze eta zaintza lanak.

_Laguntza administratiboko oinarrizko lanak, alegia, agiriak banatzea, udal ondasunak begiratu eta zaintzea, udal mugapean egiten diren obrak kontrolatzea, eta Udalak eskatzen dizkion guztiak, betiere lanpostuari lotuak direnak.

Oltza Zendean, bi mila eta hiruko urtarrilaren bederatzian. Alkatea, Miriam Berástegui.

Iragarkiaren kodea: A0300303