15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E R I N

2003ko zerga-tasak onetsita

Leringo Udalak, 2002ko abenduaren 26an eginiko osoko bilkuran, hirilurraren eta landalurraren gaineko kontribuzioko zerga-tasak, eta Ordenantzen eta onetsitako erabakien bidez araututako gainerako zerga, tasa eta prezio publikoak onetsi ditu.

Landalurraren gaineko kontribuzioa: % 0,380.

Hirilurraren gaineko kontribuzioa: % 0,833.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: indizea, % 1,25.

Lurren balio igoeraren gaineko zerga: % 2,2ko portzentajea denbora tarte guztietarako.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa ezartzetik sortzen den zerga oinarriari aplikatuko zaion karga tasa % 8 izanen da.

Onetsitako gainerako tasak eta prezioak dagozkien ordainarazpenetarako tarifetan agertzen dira.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta, hala badagokio, egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Epe hori iraganik, ez bada erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu, behin betiko onetsitzat hartuko da.

Lerinen, bi mila eta biko abenduaren hogeita zazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0300047