15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z U E L O

E D I K T U A

Azueloko Udalak, 2002ko azaroaren 27an egin bilkuran, hau erabaki zuen:

"Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenari jarraituz,

Erabaki da:

1._Ehuneko 0,20ko karga-tasa ezartzea hirilurretako ondasunentzat.

2._Ehuneko 0,50eko karga-tasa ezartzea herrilurretako ondasunentzat.

3._Ehuneko 2ko karga-tasa aplikatzea lizentzia behar duten instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zergarako.

4._Ehuneko 1eko karga-tasa aplikatzea jarduera ekonomikoen gaineko zergarako ezarritako kuotari.

5._Ehuneko 2,7ko koefizientea eta ehuneko 8ko zerga-tasa jartzea hirilurren balio igoeraren gaineko zergari.

Erabaki honek indarra hartuko du 2003ko urtarrilaren 1ean eta haren aurka, aukeran, honako errekurtso hauek jarri ahalko dira:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpena jakinarazi ondoko hilabetean.

Azuelon, bi mila eta biko abenduaren hamahiruan. Alkatea, José Manuel Díaz de Cerio Crespo.

Iragarkiaren kodea: a0300046