15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Birzatiketa proiektua hasiera batez onetsita

Alkatetzaren 2002ko abenduaren 23ko 113/2002 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zen Altsasuko UE 14 unitatea birzatitzeko proiektua, Miguel Angel Barbero Izaguirre jaunak sustatua, Hirigintzako Batzordearen 2002ko azaroaren 14ko erabakian zehaztutako alderdiak kontuan hartuz.

Hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, nahi duenak udal idazkaritzan aztertu ahalko du eta bidezko alegazioak aurkeztu ahalko ditu. Epe hori alegaziorik gabe iragaten bada, hasiera bateko onespena behin betikoa bilakatuko da.

Altsasun, bi mila eta biko abenduaren hogeita hiruan. Jarduneko alkatea, Arantza Bengoetxea Intxausti.

Iragarkiaren kodea: a0300045