15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R E L L A

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Udal honek, Gobernu Batzordeak 2002ko abenduaren 18an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Corellako 1 zenbakiko A.P.A.ko 159. katastro lurzatiaren xehetasun azterlana, Construcciones Peca, S.A.L. enpresak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Corellan, bi mila eta biko abenduaren hogeian. Alkatea, Javier García Arellano.

Iragarkiaren kodea: A0214007