15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Hirigintzako hitzarmena onetsita

Eguesibarko Udalak, 2002ko abuztuaren 29an egin osoko bilkuran, Olazko UC-22 unitatearen hirigintza aprobetxamenduaren ehuneko hamarra aipatu Udalari lagatzen dion hirigintza hitzarmena onetsi zuen, bai eta haren balioaren zenbatekoa ere.

Aditzera ematen da, Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 141. artikuluan ezarritakoa betez, interesatu orok espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituen alegazioak aurkez ditzan, hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eguesen (Eguesibar), bi mila eta biko abenduaren bederatzian. Alkatea, Ignacio Galipienzo.

Iragarkiaren kodea: A0213804