15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

162/2002 FORU AGINDUA, abenduaren 26koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, Miguel Angel Urrutia Arrayago Industri Segurtasunaren Zerbitzuko Industria Bulegoko burutzatik kentzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Miguel Angel Urrutia Arrayago Industri Segurtasunaren Zerbitzuko Industria Bulegoko burutzatik kentzea eta emaniko zerbitzuak eskertzea.

2. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Foru Agindu hau interesatuari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileria Zerbitzuari jakinaraztea.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hogeita seian._Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.

Iragarkiaren kodea: A0214015