15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Vergel-eko zubitik Cuatro Vientos-eko zubira bitarteko egokitzapen hidraulikoaren proiektuaren prestakuntza esleiturik

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da Iruñeko Udaleko alkateak 2002ko abenduaren 11n eman ebazpenaren bidez, kontratu hau esleitu dela:

Kontratuaren xedea: Vergel-eko zubitik Cuatro Vientos-eko zubira bitarteko egokitzapen hidraulikoaren proiektuaren prestakuntzaren esleipena.

Esleipen bidea: lehiaketa publikoa.

Esleipen prezioa: 35.940 euro.

Esleipen hartzailea: Tenada Proyectos y Obras de Ingeniería del Suelo y Medioambiental, S.L.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hamaseian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: a0213771