15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R A T X E T A

Desafektazioa hasiera batez onetsita

Iratxetako Kontzejuak, 2002ko apirilaren 15ean egin bilkuran, erabateko gehiengoaz onetsi zuen herrilur honen hasiera bateko desafektazioa:

1. poligonoko 158. lurzatiko 380 metro karratu.

Desafektazioaren xedea da María Jesús Guillén Goñi eta María Carmen Unanue Ugalde andreei saltzea, lurzati horrekin mugakidea den etxearen jabeei, hain zuzen, Iratxetako Kontzejuak hori erosteko eskaera jaso baitu.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 140.3 artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 143.b) artikuluan ezarritakoa betez, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea udal idazkaritzan aztertu eta bidezko alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen.

Iratxetan, bi mila eta biko abenduaren hamabian. Alkatea, José Zabala Cepero.

Iragarkiaren kodea: A0213717