15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E S A

02-3431 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa. Legearen araberako jakinarazpena, aurkitu ez diren interesatuentzat

Patrocinio Villanueva Villanueva jaunak aurkeztutako 02-3431 gora jotzeko errekurtsoaren gaineko agiriak eta idazkia jaso delarik, Udal honek 2002ko uztailaren 12an eta 13an egindakoen aurka, finka pribatuaren sarbideari buruz eta baimenik gabe hesola bat jartzeari buruz, ediktu honen bidez jakinarazten zaie Santos Ladrero Gayarre eta Pedro Ballaz Zozaya jaunei, alegia, legeak ezarritako moduan aurkitu ezin izan diren interesatu bakarrei, ezen urriaren 10ean erabaki zela aipatutako errekurtsoaren espedientea eta txostenak Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea; deia egiten zaie Auzitegi horretara joan daitezen, hamar egun balioduneko epean.

Esan, bi mila eta biko azaroaren hamabostean. Alkatea, José Antonio Aquerreta Martínez de Lagos.

Iragarkiaren kodea: A0213716