15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

2/2003 FORU AGINDUA, urtarrilaren 8koa, Toki Administraziko kontseilariak emana, Alexia Mauleón Goñi andrea Toki Administrazioko Departamentuko Laguntza Juridikoaren Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean ezartzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutza eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden funtzionarioak izan beharko dute.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Lehenbizikoa._Alexia Mauleón Goñi andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Toki Administrazioko Departamentuko Araubide Juridikoaren Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.

Bigarrena._Foru Agindu honen berri ematea interesatuari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileri Zerbitzuari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren zortzian._Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0300276