15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T S O A I N

Zehapenen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraituz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Espedientea: 2002/456. Jabea: Rubén Aranzadi Acarreta. Matrikula: NA-3821-AX. Tokia: Sakanpea, 49 zenbakiaren aurrean. Eguna: 2002ko ekainaren 2a. Ordua: 18:45. Zenbatekoa: 60,10 euro. ZEO: 38.4.

Espedientea: 2002/569. Jabea: Blas Pascual Navarro. Matrikula: NA-2303-AG. Tokia: Mendikale, 6. Eguna: 2002ko uztailaren 23a. Ordua: 13:35. Zenbatekoa: 60,10 euro. BSL: 38,3. ZEO: 91,2m.

Espedientea: 2002/656. Jabea: Oscar Ramírez Martínez. Matrikula: NA-9190-AH. Tokia: Harrobiak, Noain Anaien etorbidetik. Eguna: 2002ko abuztuaren 23a. Ordua: 4:00. Zenbatekoa: 60,10 euro. BSL: 38,3. ZEO: 91,2m.

Espedientea: 2002/661. Jabea: José Antonio Izco Ayesa. Matrikula: M-8852-WH. Tokia: Lapurbide, 6. Eguna: 2002ko abuztuaren 28a. Ordua: 18:15. Zenbatekoa: 96,16 euro. BSL: 39.2.C. ZEO: 91.2.G.

Espedientea: 2002/703. Jabea: Laura Arbilla Labayen. Matrikula: NA-8165-AD. Tokia: Ezkaba-Nafarroa kalea. Eguna: 2002ko irailaren 12a. Ordua: 1:20. Zenbatekoa: 96,16 euro. ZEO: 94.2.A.

Espedientea: 2002/743. Jabea: Eduardo Ruiz Clavería. Matrikula: NA-8180-AT. Tokia: Arturo Kanpion, 4. Eguna: 2002ko irailaren 25a. Ordua: 18:35. Zenbatekoa: 96,16 euro. BSL: 39.2.C. ZEO: 91.2.G.

Espedientea: 2002/749. Jabea: Miguel Agustín Matute Benavides. Matrikula: 2422 BDG. Tokia: Antsoaingo errepidea -NA-30. Eguna: 2002ko abuztuaren 17a. Ordua: 5:00. Zenbatekoa: 600 euro. BSL: 12.1. ZEO: 20.1 opción 1x.

Isuna, irmo egin eta ondoko hamabost egun balioduneko epearen barrenean ordaindu beharko da. Epe hori iraganik isuna ordaindu ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horiek ezartzearen kontra errekurtso hauetakoren bat jar daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Antsoainen, bi mila eta biko abenduaren hamazazpian. Alkate udalburua, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: A0213680