15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E K U N B E R R I

8. sektoreko dotazioetarako lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2002ko azaroaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Sabai, S.L. enpresak Lekunberriko industrialdeko lurzati balioanitzean sustatutako xehetasun azterlana.

Uztailaren 4ko 10/1994 Legearen 119. artikuluan ezarritakoari jarraituz, onespen hori jendaurrean egonen da 15 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta alegazioak aurkez daitezen.

Lekunberrin, bi mila eta biko azaroaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: A0213671