15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1/2003 FORU AGINDUA, urtarrilaren 8koa, Toki Administrazioko kontseilariak emana, Ana María Rodríguez Hidalgo andrea Laguntza Juridikoaren Bulegoko burutzatik kentzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Ana María Rodríguez Hidalgo andrea Laguntza Juridikoaren Bulegoko burutzatik kentzea, emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru Agindu honen berri ematea interesatuari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileri Zerbitzuari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren zortzian._Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0300275