15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

BUÑUEL ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren 2003ko tasak hasiera batez onetsita

Buñuel aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Batzarrak, 2002ko abenduaren 10ean egin bilkuran, Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren 2003ko tasak onetsi zituen. Tasa horiek 2003ko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko dute indarra.

Hona hemen tasak:

Erabiltzaile mota:

Lanbidearteko gutxieneko soldata (L.G.S.) baino gutxiagoko dirusarrerak: salbuetsia.

L.G.S.aren % 60 baino gehiagoko eta % 75 bitarteko dirusarrerak: 6,41 euro.

L.G.S.aren % 75 baino gehiagoko eta % 90 bitarteko dirusarrerak: orduko kostuaren % 25.

L.G.S.aren % 90 baino gehiagoko eta % 105 bitarteko dirusarrerak: orduko kostuaren % 35.

L.G.S.aren % 105 baino gehiagoko eta % 120 bitarteko dirusarrerak: orduko kostuaren % 45.

L.G.S.aren % 120 baino gehiagoko eta % 135 bitarteko dirusarrerak: orduko kostuaren % 55.

L.G.S.aren % 135 baino gehiagoko eta % 150 bitarteko dirusarrerak: orduko kostuaren % 65.

L.G.S.aren % 150 baino gehiagoko eta % 165 bitarteko dirusarrerak: orduko kostuaren % 75.

L.G.S.aren % 165 baino gehiagoko eta % 180 bitarteko dirusarrerak: orduko kostuaren % 85.

L.G.S.aren % 180 baino gehiagoko eta % 195 bitarteko dirusarrerak: orduko kostuaren % 95.

L.G.S.aren % 195 baino gehiagoko dirusarrerak: orduko kostuaren % 100.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesatuek aztertu eta, nahi badute, erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten.

Buñuelen, bi mila eta biko abenduaren hamabian. Mankomunitateburua, José Luis Urzaiz Jimeno.

Iragarkiaren kodea: A0213667