15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I Z U R

Urbanizazio proiektua behin betiko onetsita

Udalbatzak, 2002ko azaroaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Muru-Asteraingo hiriguneko urbanizazio proiektua, Udalak berak sustatua.

Argitaratzen den egintzaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, edo bestela, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean.

Gazolatzen, bi mila eta biko abenduaren hamaikan. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0213665