15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A R R A G A

E D I K T U A

Larragako Udalak, 2002ko abenduaren 16an egindako bilkuran, aho batez, beraz legez eskatzen den gehiengoa izanik, 2003. urteko ekitaldi ekonomikorako karga tasak eta udal ordenantzak onetsi zituen, hemen laburturik ematen den bezala:

1. Ordenantzak. 2003. urteko tasak eta prezio publikoak:

Ikastaroetako matrikulak (5. artikulua): 65,00 euro/ikaslea/ikastaroa.

0-3 haurrentzako hezkuntza eta asistentzia zentroko matrikulak (5. artikulua): 56,19 euro/ikaslea/hilabetea.

Agiriak egin eta izapidatzea (5. artikulua):

1. Eskabideak eta agiriak:

a) Edozein agiri fotokopiatzea: 0,20 euro.

b) Agiriaren konpultsa egitea: 1,00 euro.

c) Fax bidezko igorpena: 1,30 euro.

d) Bandoa: 1,30 euro.

2. Ziurtagiriak.

a) Mota guztietako agiri edo datuei buruzko ziurtagiria: 1,00 euro.

b) Higiezin baten hirigintza-egoerari buruzko ziurtagiria: 19,00 euro.

3. Lizentziak, kontzesioak eta baimenak:

a) Jarduera sailkatuaren lizentzia: eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zergaren % 50.

4. Hirigintzako zerbitzuak:

a) Hirigintzako kontsultari idatziz emandako erantzuna: 19,00 euro orduko.

Estolderia (7. artikulua): 2,45 euro/hiruhilekoa.

Udalaren kirol instalazioak (5. artikulua):

a) Sarrera:

Jaioturtea: 1993tik 1998ra 1,65 20,00 10,00 20,00

Jaioturtea: 1988tik 1992ra 2,60 26,00 11,50 23,00

Jaioturtea: 1943tik 1987ra 3,60 45,50 16,50 33,00

Jaioturtea: 1942 eta lehenago 1,65 20,00 10,00 20,00

b) Frontoia alokatzea (kantxa ordu bakoitzeko) eta dutxa zerbitzua:

Abonatua 6,50 13,00

Abonurik gabea 6,50 13,00

c) Argia:

Frontoia: 2,00 euro/fitxa.

Futbol zelaia: 10,00 euro orduko.

Ur horniduraren zerbitzuko tasak (5. artikulua). Tarifak:

1._Etxeko erabilerak, etxebizitzetan ezezik ongintzako zentroetan eta ikastetxeetan ere, ofizialki onartuak badira:

1.A) Hiruhilekoan 45 metro kubiko bitarte: 0,57 euro/metro kubikoa.

1.B) Bestelako kontsumoa: 0,73 euro/metro kubikoa.

2._Erabilerak industrian, merkataritzan, bulegoetan, lokaletan eta kirol instalazio kolektiboetan (igerilekuetan izan ezik):

Hiruhilabetekoa: 0,73 euro/metro kubikoa.

3._Erabilerak finka partikularretako igerilekuetan, ureztaketetan eta aisialdian:

Hiruhilabetekoa: 1,45 euro/metro kubikoa.

4. tarifa._Erabilera konbinatuak:

4.1. Etxerako-ureztaketarako (1+3) eta merkataritzarako-ureztaketarako (2+3):

A) Hiruhilekoan 45 metro kubiko bitarte: 0,57 euro/metro kubikoa.

B) Gainerakoa, hiruhilekoan 90 metro kubiko bitarte: 0,73 euro/metro kubikoa.

C) Hiruhilekoan 90 metro kubikotik goiti: 1,45 euro/metro kubikoa.

4.2. Etxerako-merkataritzarako (1+2):

A) Hiruhilekoan 45 metro kubiko bitarte: 0,57 euro/metro kubikoa.

B) Bestelako kontsumoa, hiruhilekoan: 0,73 euro/metro kubikoa.

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegaldura eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak.

I. epigrafea._Zoru gaineko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Merkatu txikiak eta azokak, saltoki bakoitzeko eguneko tarifa:

Elikagai, arropa eta oinetakoen salmenta: astearte lanegunetan: 4,00 euro.

Eskulan, liburu, numismatika eta beste kultur gai batzuen salmenta: Astearte lanegunetan: 4,00 euro.

Produktuen salmenta Udaletxeko sarreran. Astearte lanegunetan: 6,00 euro.

Baimendutako beste produktu batzuen salmenta. astearte lanegunetan: 4,00 euro. Jaiegunetan: 32,50 euro.

I.2. Barrakak edo feriak, saltoki bakoitzeko tarifa, jaietan:

Tiro kaxetak, koltxonetak eta horrelakoak: 32,50 euro.

Txokeko autoak eta jolastokiak: 65,00 euro.

Elikagaien salmenta: 39,50 euro.

I.3. Tabernetako terrazak:

Jaietan okupatzen duten zoruaren metro lineal edo zatiki bakoitzeko: 0,60 euro.

I.4. Instalazioak:

Obretako aldamioak, garabiak, edukiontziak, kaxetak, hesiak eta bestelakoak: okupatzen duten zoruaren metro karratu edo zatiki bakoitzeko, 0,10 euro/eguna.

Tankea edo biltontzia: okupatzen duten zoruaren metro karratu edo zatiki bakoitzeko, 6,50 euro/urtea.

II. epigrafea._Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

Tankea edo biltontzia: okupatzen duten zorupearen metro karratu edo zatiki bakoitzeko, 6,50 euro/urtea.

Gas-banaketaren sare orokorraz baliatzeko instalazioa, metro lineal edo zatiki bakoitzeko: 0,65 euro urtean.

Hileta zerbitzuaren eta udal hilerriko zerbitzuen tasak (5. artikulua): Tarifak

Lurrean. Ehorzketak: 140 euro. Hobitik ateratzea: 140 euro.

Nitxoan. Ehorzketak: 80 euro. Hobitik ateratzea: 80 euro.

2. 2003. urteko zerga-tasak.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): 100eko 3,50.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ): 1,35 indizea.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga (gainbalioa): legezko gutxienekoa.

Landalurraren gaineko kontribuzioa: 100eko 0,800.

Hirilurraren gaineko kontribuzioa: finkatzen da zerga tasa bat, halako tamainakoa non eman dezakeen dirubilketaren bolumenak izan beharko baitu dagokion Toki Azpiegituren Planean sartutako toki programazioko obren bideragarritasun finantzarioa ekarriko duen zenbatekoaren parekoa, gutxienez ere 100eko 0,255ekoa izanik.

Martxoaren 10eko 2/1995 Legearen 13-5 artikuluan eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262-2 eta 325. artikuluetan ezarritakoa betez, espedientea jendaurrean egonen da udal idazkaritzan hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Larragan, bi mila eta biko abenduaren hamazazpian. Alkate udalburua, Jesús García García.

Iragarkiaren kodea: A0213597