15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A R R A G A

E D I K T U A

Larragako Udalak, 2002ko azaroaren 15ean egindako bilkuran, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325-2 artikuluan eskatzen den gehiengoa izanik, xedatu zuen hasiera batez onestea Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantza, dagokion espedientean idatzita dagoen bezala, eta betiere Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legeko 13-2 artikuluan ezarritako aginduen arabera.

Arestian aipatutako 325. artikuluko bat eta hiru zenbakietan ezarritakoa betez, erabakia eta espedientea jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, denbora horretan herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak egiteko aukera izan dezaten.

Azkenik, erabaki hau argitara ematen da, gorago aipatu 13. artikuluko bosgarren idatz-zatian xedatutakoa betetzeko.

Larragan, bi mila eta biko azaroaren hamaseian. Alkate udalburua, Jesús García García.

Iragarkiaren kodea: A0213596