15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L O D O S A

E D I K T U A

Udalak, 2002ko abenduaren 12an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du "Lodosako Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, U.E.-25ean" izeneko agiria, Lodosako Udalak sustatua eta Carmelo Loperena Eslava, Javier del Portillo Lana eta Silvia Barbarin Gómez jaun-andre arkitektoek egina (Barañainen, 2002ko azaroan, jartzen baitu). Aldaketaren xedea da lerrokadurak berriz ere zehaztea, aprobetxamenduak egokitzea eta U.E.-25 exekuzio unitatea bitan banatzea, U.E.-25.1 eta U.E.-25.2, exekuzioa errazteko. Aldaketak ukitzen ditu Lodosako Udalaren 1098. eta 1100. lurzatiak (Avenida de Navarrako 122a eta La Florida kaleko 15a, hurrenez hurren) eta José Luquin Malo jaunarena den 1186. lurzatia (Avenida de Navarrako 124a), ez, ordea, proposamenean oker aipatzen zen 1099.a. Hori dena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 125. eta 127. artikuluei jarraikiz. Halaber, xedatzen da erabakiaren berri emanen zaiola ukitutako jabe partikularrari eta espedientea jendaurrean jarriko dela, arauzkoa den bezala.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztergai egon eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Lodosan, bi mila eta biko abenduaren hamahiruan. Alkate udalburua, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: A0213595