15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O I B A R

Obrak adjudikaturik

Oibarko Udalak, 2002ko abenduaren 11n egin bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen, aho batez:

Aesol, S.A. (Alternativas Energéticas Solares, S.A.) enpresari, A31612070 IFK duen eta Tafallako La Nava industrialdean dagoen enpresari, adjudikatzea, guztira 59.200,25 eurotan (berrogeita hemeretzi mila eta berrehun euro eta hogeita bost zentimotan), honako obra hauek: eguzki plakak jartzea eta horien proiektu teknikoak prestatzea, eguzki energia termikoa aprobetxatu eta Oibarko Udalaren kiroldegian ur bero sanitarioa sortzeko, eta Oibarko siloan sareari lotutako instalazio fotoboltaikoa paratzea.

Oibarren, bi mila eta biko abenduaren hamaikan. Alkatea, Luis María Burguete Lacalle.

Iragarkiaren kodea: A0213552