15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O I B A R

Aurri espedientea

Oibarko Udalak, 2002ko azaroaren 29an egin bilkura arruntean, xedapen zati hau duen erabakia hartu zuen, besteak beste:

1. Higiezin batzuen aurri egoera deklaratzeari buruzko alde biko epedientea hastea. Higiezinetako bat Mayor kaleko 43 A zenbakian dago; Oibarko hirilurraren katastroko 1. poligonoko 1158. lurzatiari dagokio hori, eta Jesús María Galarza Doñabeitia da kastrastroko titularra; bestea, berriz, Mayor kaleko 41ean dago; Oibarko hirilurraren katastroko 1. poligonoko 872. lurzatiari dagokio hori, eta Jesús María Galarza Doñabeitia eta haren alaba Marian Galarza Barrena dira katastroko titularrak, bakoitza % 50aren jabe.

2. Erabaki honen jakinarazpenaren bidez, egon daitezkeen bizilagunek eta aipatu higiezinetan benetako eskubideak dituzten titularrek esan behar dutena entzuteko deia egitea. Udal arkitektoaren txostena ere erantsi da, hamabost egun balioduneko epean, erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek beren eskubideen aldeko alegazioak aurkez ditzaten Udalaren erregistro orokorrean, xede horretarako egoki juzgatzen dituzten agiri, perituen txosten eta frogak erantsiz.

3. Erabaki honen gaineko ediktua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, legezko ondorioak izan ditzan eta, batez ere, aurkitzeko moduan ez dauden bestelako interesatuendako balio dezan, hori guztia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiondako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

Oibarren, bi mila eta biko abenduaren hamarrean. Alkatea, Luis María Burguete.

Iragarkiaren kodea: A0213551