15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Enkantea, Tuterako biztanleen herrilurretako La Coraza bazkalekuko belarrak errentan emateko, % 10 merkeago aurreko enkantean baino

Tuterako Udaleko Gobernu Batzordeak, 2002ko azaroaren 29an egindako bilkuran, adierazten den bazkalekuko belarrak, % 10eko beherapenarekin, errentan emateko enkanterako baldintzen plegua onetsi zuen.

Bazkalekua: La Coraza. Azienda karga, abelburutan: 387. Urteko prezioa, eurotan: 8.199,00

Behin-behineko fidantza: 164,00 euro.

Eskaintza edo proposamenen aurkezpena: Tuterako Udaleko erregistro orokorrean, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken egun balioduneko 13:30 arte.

Proposamenak irekitzeko jendaurreko ekitaldia Tuterako Udaletxean (Plaza Vieja, 1) izanen da, eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko lehen egun baliodunean, eguerdiko hamabietan.

Baldintzen plegua zein gainerako agiriak interesatuen eskura daude, Nekazaritzaren, Abeltzaintzaren, Mendien eta Landa Eremuko Ingurunearen Departamentuan.

Tuteran, bi mila eta biko abenduaren lauan. Jarduera Ekonomikoen eta Enpleguaren Alorreko zinegotzi eskuordea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0213550