15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

161/2002 FORU AGINDUA, abenduaren 26koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, Industri Segurtasunerako Zerbitzuko bulegoen antolamendu berria ezarri eta Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Idazkaritza Teknikoari bulego batzuk atxikitzen dizkiona.

Abenduaren 16ko 254/2002 Foru Dekretuaren bidez Industri Segurtasunerako Zerbitzuko bulegoen egitura organiko berria ezarri zen. Horretarako Industri Segurtasunaren Kontrolaren Atala eta Industri Segurtasunaren Kudeaketaren Atala sortu ziren.

Beharrezkoa da, beraz, Zerbitzuko bulegoen egitura antolamendu berrira egokitzea. Esan beharra dago lehen adina unitate daudela, ez gehiago.

Aldaketa horien ondorioz bidezko da bulego batzuk Departamentuko Idazkaritza Teknikoari atxikitzea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 50. artikuluko 2. idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua. 1. Industri Segurtasunaren Zerbitzuko bulegoen egitura organiko berri bat sortzen da. 1996ko abenduaren 17an eman eta 1997ko 7. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 17an, argitaratu zen Foru Aginduaren bidez sortu ziren bulego hauek kendu egiten dira:

_Aholkularitza Juridikoaren Bulegoa.

_Industria Bulegoa.

_Energia Bulegoa.

_Segurtasun eta Metrologia Bulegoa.

2. Industri Segurtasunaren Kontrolaren Atalean Kreditazio eta Baimen Bulegoa, Ikuskapen eta Kontrol Bulegoa eta Kontrolaren Koordinazio Administratiboaren Bulegoa sortzen dira.

3. Industri Segurtasunaren Kudeaketaren Atalean Kudeaketaren Koordinazio Administratiboaren Bulegoa sortzen da.

4. Kreditazio eta Baimen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

_Administrazioarekin elkarlanean diharduten entitateak kontrolatzea.

_Enpresa instalatzaile eta mantentzaileak kontrolatzea.

_Eskatzen zaion beste edozein.

5. Ikuskapen eta Kontrol Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

_Ikuskatu ahal izateko baliabide eta prozedurak ezartzea.

_Aldian-aldian ikuskatu ahal izateko baliabide eta prozedurak ezartzea.

_Salaketak izapidatzea.

_Zehapenen proposamenak izapidatzea.

_Eskatzen zaion beste edozein.

6. Kontrolaren Koordinazio Administratiboaren Bulegoak Administrazioarekin koordinatze eta sustengatze lanak eginen ditu arlo hauetan:

_Industri segurtasunari loturiko eragileen kreditazio eta baimenetan.

_Entitate laguntzaileen ekitaldien kontrolean.

_Ikuskatzean.

_Salaketetan eta zehapenen proposamenen izapidaketan.

_Eskatzen zaion beste edozeinetan.

7. Kudeaketaren Koordinazio Administratiboaren Bulegoak Administrazioarekin koordinatze eta sustengatze lanak eginen ditu arlo hauetan:

_Kudeaketa eta informazioko aplikazioetan.

_Izapidatzeko sistema eta prozeduretan.

_Herritarren harreran.

_Artxiboan.

_Eskatzen zaion beste edozeinetan.

2. artikulua. Bulego hauek Idazkaritza Teknikoko Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari datxizkio:

_Laguntza Teknikoaren Bulegoa, orain arte Industri Segurtasunaren Zerbitzuari atxikia. 1999ko ekainaren 8an eman eta 1999ko 75. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 16an, argitaraturiko 122/1999 Foru Aginduaren bidez sortu zen.

_Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoa eta Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoa, orain arte zuzenean idazkari teknikoaren menpe zeudenak. 1999ko martxoaren 4an eman eta 1999ko 43. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, apirilaren 9an, argitaraturiko 54/1999 Foru Aginduaren bidez sortu ziren.

AZKEN XEDAPENA

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hogeita seian._Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.

Iragarkiaren kodea: A0214014