15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Hutsik dauden lurzatiak eskatzea

Tuterako alkateak:

Aditzera ematen du: Tuterako Udaleko Gobernu Batzordeak, 2002ko azaroaren 29an egin bilkuran, erabaki zuela hiri honetako herrilurretan hutsik dauden lurzatien zerrenda onestea, eta haietarako eskaera egiteko 15 eguneko epea ezartzea.

Jakitera ematen zaie Tuterako herri ondasunen Erregelamenduan ezarritako baldintzak betetzen dituzten interesatuei, hutsik dauden lurzatietarako eskabidea aurkezten ahal dutela hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, eta lurzatien zerrenda ikusgai dagoela Jarduera Ekonomikoen eta Enpleguaren Alorrean (Nekazaritza).

Tuteran, bi mila eta biko abenduaren lauan. Alkatea, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: A0213549