15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

ERABAKIA, 2003ko urtarrilaren 7koa, Nafarroako Nekazaritzako Hauteskunde Batzordeak emana, Nafarroako Nekazaritza Ganbararako 2002ko hauteskundeetan lorturiko emaitzak argitaratzen dituena.

Nafarroako Nekazaritza Ganbararako Hauteskundeak arautzen dituen ekainaren 29ko 217/1998 Foru Dekretuko 29. artikuluko 3. idatz-zatiarekin bat, bidezko da hauteskunde haietan izaniko emaitzak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Hori horrela, Nafarroako Nekazaritzako Hauteskunde Batzordeak,

ERABAKI DU:

Nafarroako Nekazaritza Ganbararako hauteskundeetan izaniko emaitzak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea. Hauteskundeak 2002ko abenduaren 28an egin ziren.

Hauteskundeetarako errolda. 8.120 pertsona.

Boz-emaileak: 5.518 (%67,96).

Balio duten bozak: 5.501.

Hautagai-zerrendei eman bozak: 5.476.

Boz zuriak: 25.

Balio ez duten bozak: 17.

EHNE-Nk lorturiko bozak: 1.782 (%32,39).

EHNE-Nk lorturiko hautetsiak: 6.

UPAk lorturiko bozak: 464 (%8,43).

UPAk lorturiko hautetsiak: 0.

UAGNk lorturiko bozak: 3.230 (%58,72).

UPAk lorturiko hautetsiak: 11.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren zazpian._Batzordeko lehendakaria, Francisco Javier Enériz Olaechea.

Iragarkiaren kodea: A0300197