15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan, 2003ko urtarrilaren 21eko 13:00etan, "Asociación Empresarial de Productores Lácteros de Navarra" (AEPLAC-NAVARRA anagraman) izeneko lanbide erakundearen estatutuak aurkeztu direla. Elkarte horrek Nafarroa osoan dihardu, eta dagokion lanbide eremuak eginkizun horietan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten enpresaburuak biltzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Mariano Astiz Landiríbar eta Jesús María Echarri Azpíroz jaunak.

Hori guztia ematen da aditzera, interesatuei horren berri eman eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesatuek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita bian._Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0300845