15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

HEZKUNTZA ETA KULTURA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

2002ko azaroaren 4an erregistroan sartutako ofizioaren bidez, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiak 133/2002 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa igortzeko agindua eman zuen. Errekurtso hori Marcos González Martínek jarri zuen, Giza Baliabideen zuzendariak apirilaren 11n emandako 444/2002 Ebazpenaren kontra.

Halaber, Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiak Administrazio honi eskatu dio aipatu espedientean interesatu gisa ageri diren guztiei dei egin diezaiela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarri bezala.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren azaroaren 28ko 608/2002 Foru Aginduaren bidez, Marcos González Martínek aurkeztutako 133/2002 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzeko agindua eman da, eta, halaber, dei egin zaie pertsona interesatuei ager daitezen.

María Mercedes Martínez Bayanori Foru Agindu hori berariaz jakinarazi ezin izan zaionez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, iragarki honen bidez dei egiten zaio Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira ager dadin, demandatu gisa, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamazazpian._Idazkari teknikoa, Alfredo Huarte Cárcar.

Iragarkiaren kodea: A0300669