15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hau da, Enrique Azpíroz Aldaz jaunaren kontra, arrantza arloko arauak hausteagatik, 312/02 zehapen prozedura hasten duen Foru Aginduarena. Beraz, honen bidez beteko da aipatu Lege horren 59.5 artikuluan xedatua.

1407/2002 FORU AGINDUA, irailaren 13koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Enrique Azpíroz Aldaz jaunaren kontrako zehapen espedientea irekitzen duena.

Basa Fauna eta haren habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hautsi zelakoan, Altsasuko Sepronak 2002ko uztailaren 26an jarritako salaketa ikusirik.

Basa Fauna Babestu eta Kudeatzeari buruzko Foru Legearen 98. artikuluari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Enrique Azpíroz Aldaz jaunaren kontrako zehapen espedientea irekitzea, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hautsi duelakoan.

2. Iván Razquin Tarazona jauna, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumeneko Araubide Juridikoaren Ataleko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), espedientearen instruktore izendatzea.

3. Foru Agindu hau salatuari, salatzaileari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamahiruan._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

KARGU PLEGUA

312/2002 espedientea

1. Salatua: Enrique Azpíroz Aldaz.

Helbidea: Barañaingo ingurubidea kalea, 1 -4.a, A atea, Barañain (Nafarroa).

2. Arau-haustearen eguna eta tokia: 2002ko uztailaren 26a, 21:00etan. Larraun ibaiaren inguruetan, N-240-A errepideko 16,00 kilometroa, Irurtzun.

3. Salatutako egintzak: Seinaleko 200 karramarro harrapatzea, eskuz, espezie hori harrapatzea baimenduta ez dagoen ibai-tarte batean, indarreko arrantza baimena izan gabe.

4. Hautsitako arauak: Ustezko arau-hausteak Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legean daude tipifikaturik, honela:

_Arau-hauste larria, 120.8 artikuluan jasoa, behar den agiria izan gabe arrantzan aritzeagatik.

_Arau-hauste arina, 119.10 artikuluan jasoa, arrantza eskuz egiteagatik.

_Arau-hauste arina, 119.13 artikuluan jasoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren urtarrilaren 2ko 3/2002 Foru Aginduan arrantzarako debekualdien inguruan emandako xedapen orokorrak hausteagatik, zehazki 20. artikuluan adierazitakoa, bertan finkatzen baitira seinaleko karramarroa harrapatzeko baimentzen diren tokiak. Foru Agindu horren bidez 2002. urtean Nafarroan indarra zuen arrantzarako berariazko arautegia finkatu zen.

5. Zehapen proposamena: 540,91 euroko zehapena proposatu da (300,51 euro arau-hauste larriarengatik eta 120,20 euro arau-hauste arin bakoitzarengatik), Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 122. artikuluko a) eta b) letretan xedatutakoari jarraikiz.

Halaber, proposatu da arrantza egiteko baimena kentzea edo, kasua bada, hura lortzeko debekua ezartzea urte beterako.

6. Organo eskuduna: Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98.1 artikuluaren arabera.

Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluari jarraikiz, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde jotzeko bidezko diren alegazioak egin ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamahiruan._Instruktorea, Iván Razquin Tarazona.

Iragarkiaren kodea: A0212878