15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

968/2002 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, 2001/2002 ikasturteari dagozkion Nafarroako Foru Komunitateko Batxilergoko Sari Bereziak esleitzen dituena.

Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatzen du 2001/2002 ikasturteari dagozkion Nafarroako Foru Komunitateko Batxilergoko Sari Bereziak horretarako propio egin ziren probetan kalifikazio onenak atera dituzten hiru ikasleei ematea. Aipatu proba horietako epaimahaiaren akta ere aurkeztu du.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30eko 339/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2001/2002 ikasturteari dagokion Nafarroako Foru Komunitateko Batxilergoko Sari Berezia ikasle hauei ematea:

Ainhoa Larumbe Gil, Iruñeko Basoko BHIkoa.

Daniel Pérez Gutiérrez, Iruñeko Irabia ikastetxekoa.

Guillermo M. Aldave Orzaiz, Iruñeko San Cernin ikastetxekoa.

2. Aipatu ikasleei sari horren egiaztagiria eman diezaietela agintzea eta aukera ematea Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak antolatzen duen Batxilergoko Sari Nazionalean parte hartzeko.

3. Agintzea ikasle haien ikasketa espedienteetan ager dadila 2001/2002 ikasturteari dagokion Sari Berezia lortu dutela.

4. Ikasle saritu bakoitzari 450 euro ordaintzeko agindua ematea, 2003ko Gastuen Aurrekontuko "Irakaskuntza Ertainetarako eta Goi Ikasketetarako Bekak" lerroaren kargura. Diru hori 2003ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak onetsi ondoren ordainduko da.

5. Zerrenda hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

6. Ebazpen hau igortzea Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikuskatzeko Zerbitzura, Ikaskapen Laguntzen Atalera, Hezkuntza Hedapenaren Bulegora, saritutakoek ikasi duten Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetara eta interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren bian._Hezkuntzako zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: a0213140