15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

35/2003 FORU AGINDUA, urtarrilaren 10ekoa Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Muniáin de la Solanako (Aberingo Barrutia) 1. poligonoko 65. eta 66. lurzatietako Lerrokaduren Agiria, Javier San Martín Campos jaunak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Aberingo Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen seigarren xedapen iragankorreko hirugarren atalean xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Muniáin de la Solanako (Aberingo Barrutia) 1. poligonoko 65. eta 66. lurzatietako Lerrokaduren Agiria, Javier San Martín Campos jaunak sustatua.

2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko helegitea paratzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraituz. Espedientearen kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Foru Agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

3. Foru Agindu hau Aberingo Udalari eta Javier San Martín Campos jaunari akinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamarrean._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0300537