15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

32/2003 FORU AGINDUA, urtarrilaren 10ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Esteribarko Arau Subsidiarioak, Eugiko 36. poligonoko 57. lurzatian, aldatzeko espedientea, Rafael Ventura Basterrica jaunak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Esteribarko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik aurkezturiko agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena, bidezko da behin betikoz onestea.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Esteribarko Arau Subsidiarioak, Eugiko 36. poligonoko 57. lurzatian, aldatzeko espedientea, Rafael Ventura Basterrica jaunak sustatua.

2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko helegitea paratzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraituz. Espedientearen kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Foru Agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

3. Foru Agindu hau Esteribarko Udalari, Eugiko Kontzejuari eta Rafael Ventura Basterrica jaunari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamarrean._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0300534