15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

13/2003 FORU AGINDUA, urtarrilaren 7koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Mirafuentesko 1. poligonoko 208, 209, 437, 210, 213, 214, 216 eta 217. lurzatiek osatzen duten eremuko Lerrokaduren Agiria, María Angeles López de Dicastillo andreak sustatua, behin betikoz onesten duena. Lurzati horiek Mirafuentesko Las Eras kalean daude.

Mirafuentesko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen seigarren xedapen iragankorrean xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Mirafuentesko 1. poligonoko 208, 209, 437, 210, 213, 214, 216 eta 217. lurzatiek osatzen duten eremuko Lerrokaduren Agiria, María Angeles López de Dicastillo andreak sustatua. Lurzati horiek Mirafuentesko Las Eras kalean daude.

2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko helegitea paratzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Aldaketa horren aurka, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Foru Agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedaturikoari jarraikiz.

3. Foru Agindu hau Mirafuentesko Udalari eta María Angeles López andreari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren zazpian._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0300248