15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

155/2002 FORU AGINDUA, urriaren 11koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Nafarroako Justiziako Eraikinetako Segurtasun Plan Integrala egiteko kontratua esleitzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedaturikoari jarraikiz, aditzera ematen da Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 11n emandako 155/2002 Foru Aginduaren bidez kontratu hau esleitu dela:

_Xedea: Nafarroako Justiziako Eraikinetako Segurtasun Plan Integrala egiteko laguntza teknikoa kontratatzea.

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa.

_Esleitzeko prozedura: prozedura irekia.

_Esleipenaren prezioa: 88.800 euro, BEZa barne, dirua eta denbora honela banaturik:

2002. urtea 44.400 euro, BEZa barne.

2003. urtea 44.400 euro, BEZa barne.

_Esleipena hartu duen enpresa: Belt Ibérica, S.A.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hamaikan._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0212762