15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

251/2002 FORU DEKRETUA, abenduaren 16koa, "Agorretako kanalizazio eta zoladura sareak" izeneko proiektuko obrek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena, nahitaezko desjabetzapena egiteko.

Esteribarko Udalak, 2002ko urtarrilaren 25eko Erabakiaren bidez, "Agorretako kanalizazio eta zoladura sareak" izeneko proiektuko obrek ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari ekin zion. Proiektua hamabost egunez egon zen jendaurrean.

Jendaurrean egoteko epea bukaturik, Esteribarko Udalak, 2002ko irailaren 27ko osoko bilkuran, ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda behin betikoz onetsi zuen. Erabaki ere zuen Nafarroako Gobernuari eskatzea ondasun eta eskubide haien okupazioa presakotzat jo zezala, nahitaezko desjabetzapena egiteko.

Obrak garrantzitsu eta presakoak dira, Agorreta hornitzeko sareak egoera kaxkarrean baitaude. Haien trazaduran ihes asko izaten dira. Gainera ia-ia ez du erregistrorik, ez eta ixteko giltzarik ere. Sekzioa ez da aski, ez du suteetarako hargunerik eta urria da hasia den jende-hazkunderako. Saneamendu sareei dagokienez, esan behar da ez duela horrelako instalaziorik eta ur beltzak ondoko lursail batera isurtzen direla. Beraz, ez du kolektorerik ez eta putzu septikorik ere.

Nafarroako Gobernuak, Esteribarko Udalak alegatutako arrazoiak ikusirik, bidezkotzat jo du desjabetzapenak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenak erabiliz, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko abenduaren hamaseiko bilkuran hartu zuen Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, "Agorretako kanalizazio eta zoladura sareak" izeneko proiektuko obrek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

AZKEN XEDAPENA

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hamaseian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0214077