15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

2175/2002 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearena, Yolanda Landa Cayetano andrea Nafarroako Ospitaleko Eriaren Arazoetarako Atalari atxikitako Eriaren Arazoetarako Unitateko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuko bigarren xedapen gehigarriko 6. atalak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du eskumena unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo ordezko gisa izendatzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Yolanda Landa Cayetano andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzu erakunde autonomoaren funtzionarioa, Nafarroako Ospitaleko Eriaren Arazoetarako Atalari atxikitako Eriaren Arazoetarako Unitateko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2003ko urtarrilaren 7az geroztiko ondorioak izanen ditu.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau interesatuari, Nafarroako Ospitaleko Langileri Zuzendaritzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuari eta Departamentuko idazkari teknikoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hogeita hamarrean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0300277