15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

2174/2002 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearena, María Rosa López Jiménez andrea, berak eskatuta, Nafarroako Ospitaleko Eriaren Arazoetarako Unitateko burutzatik kentzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuko bigarren xedapen gehigarriko 6. atalak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du eskumena unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo ordezko gisa izendatzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. María Rosa López Jiménez andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko funtzionarioa, berak eskatuta, Nafarroako Ospitaleko Eriaren Arazoetarako Unitateko burutzatik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2003ko urtarrilaren 6az geroztiko ondorioak izanen ditu.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau interesatuari, Nafarroako Ospitaleko Langileri Zuzendaritzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuari eta Departamentuko idazkari teknikoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hogeita hamarrean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0300278