15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R I A I N

Beriaingo Udalaren ezgaitasunak dituzten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena

Beriaingo Udalak, 2002ko irailaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Beriaingo Udalaren Bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egon zen hogeita hamar egunez iragarkia herriko iragarkien oholean eta 136. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2002ko azaroaren 11koan, argitara eman eta gero, eta inork ez du haren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan ezarritarko prozedura betez, Udal honek, 2002ko abenduaren 27an egindako bilkuran, behin betikoz onetsi zuen ondotik ematen den ordenantza, hala agintzen baita aipatutako Foru Lege horretako 326. artikuluan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Beriainen, bi mila eta hiruko urtarrilaren zazpian. Alkate udalburua, Tomás Prieto Blanco.

EZGAITASUNAK DITUZTEN PERTSONEI APARKATZEKO TXARTELAK EMATEA ARAUTZEN DUEN UDAL ORDENANTZA

Lehenbizikoa._Xedea.

Ordenantza honen xedea da ezgaitasuna dutenei aparkatzeko txartela ematea arautzea, Europako Kontseiluak 1998ko ekainaren 4an egin zuen 98/376/CE Gomendioarekin bat, ezgaitasuna dutenek beren ibilgailua aparkatu ahal dezaten, ondotik joan-etorri handirik egin behar izan gabe.

Bigarrena._Baldintzak.

Aparkatzeko txartela eskuratzeko, beharrezkoa izanen da baldintza hauek betetzea:

1. Udalerrian erroldatua egon beharko du.

2. Ibilgailuak alta hartua izanen du herriko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren erregistroan.

3. Minusbaliatuak indarra duen gidabaimena eduki beharko du.

4. Mugikortasun urria eragiten dion minusbalioa pairatu beharko du, eta alderdi hauek egiaztatu:

a) % 33 baino gehiagoko munisbalio mailaren egiaztagiria.

b) Nafarroako Osasun Zerbitzuko behar den departamentuak luzatutako osasun agiria, pairatzen duen minusbalioak modu larrian eragiten diola frogatzen duena, honetarako:

_Ibiltzeko, zangoetako edo gerri pelbikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela-eta, makulua, eskumakilak, protesiak edo ortesiak erabiltzera behartuz.

_Ehun metro baino gutiago gelditu gabe ibiltzeko, gaitz organiko edo funtzionalek eraginda

_Aparkatzeko maniobrak egiteko, zango-besoetako edo gerri pelbikoko eta/edo sorbalda-gerriko pelbikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela-eta.

Hirugarrena._Eskaerak.

Txartelen eskariak udal bulegoetan eginen dira. Eskabideari bigarren oinarrian zehazten diren egiaztagiriak erantsiko zaizkio, baita bi argazki ere, kolorezkoak eta karnet tamainakoak.

Laugarrena.-Arau-hausteak eta zehapenak.

Txartela eskuratzeko aurkezten diren datuak, egiaztagiriak, etab. faltsutzea arau-hauste administratiboa da, baita hura eskuratzea galaraziko luketen datuak ezkutatzea ere.

Orobat, txartelak kontzesio administratiborik gabe erabiltzea edo hirugarrenen txartelak erabiltzea.

Faltsutzea egin dutenak eta txartela eskatzen dutenak izanen dira erantzuleak.

Arau-hausteak zehatzeko, aldez aurretik zehapen espedientea abiaraziko da eta, haren ebazpena eman aitzin, interesatuei entzutea emanen zaie betiere. Espedientea Zehapen Ahalmena gauzatzeko Erregelamenduan xedatzen denari jarraikiz tramitatuko da.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Egun indarrean diren txartelak berritu ahal izateko, ordenantza honetako baldintzak egiaztatu beharko dira.

Iragarkiaren kodea: A0300218