15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Deialdia, Castel Ruiz kultur etxearen zerbitzuan, "Fernando Remacha" Udalaren Musika Eskolan saxofoi eta musika hizkuntzako irakasle izateko lanpostu bat, tronpeta eta musika hizkuntzako irakasle izateko lanpostu bat eta musika hizkuntzako irakasle izateko lanpostu bat betetzeko

1._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Castel Ruiz kultur etxearen zerbitzuan, "Fernando Remacha" Udalaren Musika Eskolan saxofoi eta musika hizkuntzako irakasle izateko lanpostu bat, tronpeta eta musika hizkuntzako irakasle izateko lanpostu bat eta musika hizkuntzako irakasle izateko lanpostu bat betetzea.

1.2. Izendapenak funtzionario bilakatuko du izendatua, lanpostuaz jabetzen denetik eta ondorio guztietarako. Funtzio Publikoaren Estatutuari loturik egonen da eta Gizarte Segurantzaren Sistema Orokorrean kidetuko da.

1.3. Lanpostuak B mailako ordainsariak izanen ditu, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuak eta gainerako xedapen aplikagarriek ezarritakoarekin bat.

1.4. Izangai izendatuak Tuteran bizi beharko du, eta horretarako udal mugape horretan finkatuko du, egiazki, bere bizilekua.

1.5. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunak noiznahi aldatzen ahalko du.

1.6. Bete beharreko eginkizunak bere kategoriarako ezarritakoak dira, baita entitateak berariaz manatzen dizkion guztiak ere.

2._Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposiziora onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

a) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europako Batasuneko beste edozein Estatutakoa, edo Europako Batasunak egin eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen arabera izaten ahal diren Estatuetakoa.

b) Adinez nagusi izatea.

c) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

d) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezia ez izana.

e) Zer espezialitatetarako aurkezten den, hartako irakasle titulua izatea (piano irakaslearen titulua, musika hizkuntzako irakasle izateko lanposturaren kasuan).

2.2. Lanpostua eskuratzen duten izangaiek aitzineko baldintzak betetzen dituztela frogatu beharko dute, deialdi honetako zazpigarren oinarrian ezartzen diren epean eta moduan. Baldintzak bete beharko dituzte, hain zuzen ere eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, eta horien jabe beharko du izan oposizioaldiak dirauen bitartean eta izendapena egiten den arte.

3._Eskabideak

3.1. Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak Castel Ruiz kultur etxeko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, 30 egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, azken eguneko eguerdiko ordu bata arte. Deialdi honetan argitaratzen den ereduari lotuko zaizkio eskabideak.

3.2. Eskabidearekin batera ondoko agiriak aurkeztu beharko dira:

Nortasun agiri nazionalaren fotokopia.

Deialdi honetan eskatutako tituluaren jatorrizko agiria edo haren fotokopia konpultsatua. Agiria ez aurkezteak probetara ezin aurkeztea ekarriko du.

Izangaiek oposizioan jotzeko hautatu dituzten obrak.

Baremorako alegatzen diren merezimendu guztien dokumentazioa, jatorrizkoa nahiz fotokopia konpultsatuak.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.4. Minusbaliotasunen bat dutenek denbora eta baliabide egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte egokitzapena beharrezkoa duten ariketak egiteko. Horrelakoetan, eskabidean adierazi beharko dute zein minusbaliotasun duten eta zein den eskatutako egokitzapena, eta erakunde eskudunek minusbaliotasunari buruz luzatutako egiaztagiria eskabideari erantsi.

4._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Castel Ruiz kultur etxeko buruak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan, buruak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

5._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

_Mahaiburua: Castel-Ruiz kultur etxeko burua.

_Ordezkoa: Castel Ruiz kultur etxeko buruordea edo buruak eskuordetutako pertsona.

_Mahaikidea: Espezialitate horretako espezialista bat.

_Ordezkoa: Espezialitate horretako espezialista bat.

_Mahaikidea: Pedagogiako espezialista bat.

_Ordezkoa: Pedagogiako espezialista bat.

_Mahaikidea: musika irakasle bat langileen batzordeak izendatuko duena.

_Ordezkoa: musika irakasle bat langileen batzordeak izendatuko duena.

_Idazkaria: Musika Eskolakoa bera.

_Ordezkoa: Musika Eskolako zuzendaria.

Epaimahaiko buruak, Udalaren Musika Eskolako zuzendariak aholkatuta, kasuan kasuko gaiko teknikariak deitzen ahalko ditu, eta hauek ez dute izanen botoa emateko eskubiderik.

Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Organo kolegiatu horren eraketa baliozkoa izateko, beharrezkoa izanen da kide hauek biltzea: mahaiburua eta mahaikide idazkaria edo horien ordezkoak, eta gutxienez ere mahaikideen erdiak.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta laguntza emanen diote epaimahaiari.

6._Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehenbizi lehiaketaldia eta ondotik oposizioaldia. Agiri, titulu edo egiaztagiri guztien jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak aurkeztuko dira, epaimahaiak balora ditzan.

Deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta bi hilabete iragandakoan hasiko dira lehiaketako probak.

6.1.1. Lehiaketaldia.

Epaimahaiak izangaiek alegaturiko merezimenduak baloratuko ditu, I. eranskineko baremoari jarraikiz.

Oposizio-lehiaketan parte hartu nahian, eskabidea aurkezten dutenean alegatu eta frogatuko dituzte izangaiek merezimendu guztiak agiri bidez.

Epaimahaiak ez du inoiz merezimendurik onartuko ez bada alegatu edo agiri bidez frogatu.

6.1.2. Oposizioaldia.

Izangaiek alfabeto hurrenkerari jarraikiz eginen dituzte probak.

a) Tronpeta eta saxofoi espezialitateetan, kontzertu programa bat interpretatzea. Izangaiak aurkezten den espezialitate bakoitzerako idatzitako obrak aukeratuko ditu, espezialitate horren ezaugarri akustiko eta estilistikoak ahalik eta argien erakusteko.

Gutxienez, 30 minutu iraunen du probak eta aurkeztutako programaren zailtasun teknikoa eta interes artistikoa baloratuko dira, baita espezialitatearen aukera musikalak adierazten dituen barietate estilistikoa ere.

Musika hizkuntzako espezialitatean, III. eranskinean xedatuari lotuko zaio ariketa instrumental praktikoa.

Oposizioegileak jatorrizko formatoan aurkeztuko du obra, edo, bestela, pianorako egin murriztapena, obrak hala eskatzen duenean.

Ariketa bukatu ondoren, izangaiek lortutako puntuazioen zerrenda emanen du aditzera epaimahaiak iragarki oholean. Ariketa honetako puntuazioaren erdia, 15 puntu, eskuratzen ez dituztenek ezin izanen dute oposizioan jarraitu.

b) Oposiziogileak klasea emanen dio haur talde bati, edo, bestela, maila bateko haur bati, gehienez ere ordu erdiz.

Gero, eta ordubetean gehienez ere, epaimahaiak eginen dizkion galderak erantzunen ditu izangaiak, bai eskola eman bitartean agertu diren alderdi pedagogiko-musikalen gainean, bai II. eranskineko gaiei buruz.

Ariketa bukatu ondoren, izangaiek lortutako puntuazioen zerrenda emanen du aditzera epaimahaiak iragarki oholean. Ariketa honetako puntuazioaren erdia, 25 puntu, eskuratzen ez dituztenek ezin izanen dute oposizioan jarraitu.

c) Epaimahaiak 0tik 80 puntura bitarte kalifikatuko du oposizioaldia, puntuak honela banaturik:

a) ariketa: 0tik 30era.

b) ariketa: 0tik 50era.

d) Oposizioaldiko ariketetan, izangai bakoitzaren puntuazioa ateratzeko, Epaimahaian parte hartzen duten kide guztien kalifikazioen batez besteko aritmetikoa eginen da.

6.2. Azken balorazioa.

Lehiaketaldiko eta oposizioaldiko atal guztiak baturik puntuaziorik handiena ateratzen duen izangaia hautatuko da, horrek oposizioaldia gainditu badu.

7._Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Azken ariketaren kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak Castel Ruiz kultur etxeko iragarki oholean erakutsiko du gainditu dutenen zerrenda, puntuazioaren arabera ordenaturik. Horrekin batera eginen da izendapen proposamena, puntuazio handiena ateratzen duen espezialitate bakoitzeko izangaiaren alde. Proposamen hori Castel Ruiz kultur etxeko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

Ordezkapenak egiteko deitu ahal izango dira oposizioaldia gainditu duten gainerako izangaiak, lortutako puntuazioaren ordenari jarraikiz.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo zuzenean jakinarazi ondoko hogeita hamar egun naturaleko epean, proposaturiko izangaiak honako agiriok aurketu beharko ditu Castel Ruiz kultur etxeko bulegoetan:

1._Nortasun agiri nazionalaren fotokopia.

2._Eskatutako tituluaren fotokopia eta jatorrizkoa, edo hori erdiesteko eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen gordekina.

3._Zinpeko adierazpena, non hautagaiak adierazi behar baitu ez dagoela funtzio publikoetan aritzeko ezgaituta, ez gabetuta ere, ezta ezein administrazio publikoren zerbitzutik baztertuta ere.

4._Osasun ziurtagiria, karguaren eginkizunetan aritzeko galarazten dion eritasunik edo akats fisikorik ez duela erakusten duena.

5._Zin egite edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza begiratu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela dioena.

7.3. Izendatutako izangaiak ez baditu agiri horiek aipatutako epean aurkezten, behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen da kontratatu eta egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean egindako faltsukeriagatik dagokion erantzunkizuna galarazi gabe.

7.4. Aitzineko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero, Castel Ruiz kultur etxeak 7.1. oinarrian adierazitako zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiekin beteko du lanpostua, eta horrekin ere aitzineko ataletan adierazi bezala jokatuko da.

8._Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Aurreko oinarrian ezarritakoa betetzen dituzten izangaiak Castel Ruiz kultur etxeko irakasle izendatuko ditu Gobernu Batzordeak.

8.2. Izangai izendatuek 30 egun naturaleko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez badira, ezinbertzeko kasuetan salbu, Castel Ruiz kultur etxeko funtzionarioak izateko eskubide oro galduko dute.

9._Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahalko da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Gobernu Batzordeari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Tuteran, bi mila eta biko azaroaren hogeita batean. Castel Ruiz kultur etxeko burua.

ESKABIDE EREDUA

Izena: ..........., adinez nagusia; N.A.N. zenbakia: .........., sorteguna: ..........., sorlekua: ................, bizilekua: ..............., karrika: .............., zenbakia: ........., solairua: ....., posta kodea: ........, telefonoa: ........, zure aitzinera agertzen naiz eta

Azaltzen dut:

Deialdia honetan onartua izatea eskatzen dut: Castel Ruiz kultur etxearen zerbitzuan, "Fernando Remacha" Udalaren Musika Eskolan saxofoi eta musika hizkuntzako irakasle izateko lanpostu bat, tronpeta eta musika hizkuntzako irakasle izateko lanpostu bat eta musika hizkuntzako irakasle izateko lanpostu bat betetzeko deialdia.

f Saxofoi eta musika hizkuntzako irakaslea.

f Tronpeta eta musika hizkuntzako irakaslea.

f Musika hizkuntzako irakaslea.

(X batekin adierazi zer espezialitatetan nahi duzun onartua izan).

Karguan aritzeko galarazten didan eritasun edo akats fisikorik ez dudala.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdiko 2. oinarrian aipatzen den titulazioa badudala.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.

f Minusbaliotasuna dudala eta, beraz, eransten den egokitzapena eskatzen dudala, adierazten diren arrazoiengatik. (Beste orri batean, minusbaliotasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

f Ez dudala minusbaliotasunik.

(Behar den lekuan, X bat paratu ).

Horrenbestez,

Eskabide hau onartu eta, ondorioz, deialdi honetako oposizio-lehiaketan onartua izatea eskatzen dut, honako hau betetzeko:

f Saxofoi eta musika hizkuntzako irakasle izateko lanpostu bat.

f Tronpeta eta musika hizkuntzako irakasle izateko lanpostu bat.

f Musika hizkuntzako irakasle izateko lanpostu bat.

(Adierazi X batekin zer espezialitatetan nahi duzun onartua izan) funtzionarioen araubidean, Castel Ruiz kultur etxean.

Tuteran, 200...ko ............aren ..........(e)an.

(Sinadura)

CASTEL RUIZ KULTUR ETXEKO BURUA.

I. ERANSKINA

Atalak:

1._Aurreko esperientzia irakasle lanetan.

1.1. Oposizio honetan eskuratu nahi den lanpostua bezalakoetan, espezialitate berean, irakaskuntza publikoan lanean aritutako ikasturte oso bakoitzeko (kontserbatorio nazionaletan, probintzietakoetan edo udalen musika eskoletan):1,50 puntu.

1.2. Aurreko atalean esandako lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko, urte osoa egin ez denean: 0,125 puntu.

1.3. Irakaskuntza publikoan, aurreko ataletan agertzen ez diren lanpostuetan, baina espezialitatearekin zerikusia dutenetan emandako ikasturte oso bakoitzeko: 0,75 puntu.

1.4. Irakaskuntza pribatuan, 1.1. atalean adierazten diren kidegoei dagozkien espezialitateko eta hezkuntza mailako lanpostuetan emandako ikasturte oso bakoitzeko: 0,25 puntu.

Atal honetan gehienez 9 puntu lortzen ahalko dira, eta 1.4 azpiatalean, gehienez, puntu bat. 1.1, 1.3 eta 1.4 azpiataletan ikasturte osotzat joko da, ekainaren 30ean zenbatuta, gutxienez sei hilabeteko zerbitzua betetzea. Zerbitzuak ikastetxe batean baino gehiagotan batera izan badira, ez dira puntuak batuko.

Egiaztagiriak:

Lan kontratua, non adieraziko baita espezialitatea eta zerbitzuen benetako iraupena.

2._Espediente akademikoa.

Atal honetan, ondoren adieraziko den moduan, izangaiak ekarritako espediente akademikotik ateratzen den batez besteko nota soilik baloratuko da; espedientea kidego batean sartzeko eskatzen zaion tituluari dagokiona izanen da. Espedientean agertzen diren "gainditu gabea" edo "aurkeztu gabea" notak ez dira kontuan hartuko.

2.1. 7 arte: puntu 1.

2.2. 7tik 9ra bitarte: 2 puntu.

2.3. 9: 3 puntu.

2.4. 10: 4 puntu.

Zenbateko zehatza agertzen ez den kasuetan batez bestekoa ondoko baliokidetzen arabera egingo da:

_Nahikoa: 5.

_Oso ongi: 7.

_Bikain: 9.

_Ohorezko matrikula: 10.

Literalki "ongi" kalifikatutakoetan, 6 joko da notatzat.

Egiaztagiriak:

Izangaiak bere ziurtagiri akademikoa, jatorrizkoa nahiz fotokopia konpultsatua, igorri beharko du eta, bertan, alegatzen duen titulua lortzeko eskatutako irakasgai eta kurtso guztien puntuazioek agertu beharko dute. Ziurtagiri hori igorri ez eta ordainetan tituluaren fotokopia konpultsatua aurkezten bada, izangaiak "nahikoa" atera zuela hartuko da kontuan.

3._Beste merezimendu batzuk.

3.1. Kidegoan sartzeko eskatutako eta alegatutakoa baino maila altuagoko titulu bakoitzeko, Pedagogiako goi mailako titulua izan ezik: 0,3 puntu.

3.2. Kidegoan sartzeko eskatutako eta alegatutakoaren maila bereko tituluak, hainbat Musika Fakultate, Eskola edo Kontserbatoriok emanak; halako titulu bakoitzeko: 0,2 puntu.

3.3. Kidegoan sartzeko eskatutako eta alegatutako tituluaren maila bereko tituluak, Musika Fakultate, Eskola edo Kontserbatorio berak emanak beste atal, arlo edo espezialitate batean; halako titulu bakoitzeko: 0,1 puntu.

3.4. Oposizio honetan sartu nahi den espezialitateko goi mailako tituluagatik: 2 puntu.

3.5. Pedagogiako goi mailako tituluagatik: 2 puntu.

3.6. Bestelako merezimenduak, epaimahaiak baloratu beharrekoak: argitalpenak, ponentziak, kontzertuak, etab., puntu 1era bitarte, gehienez ere.

3.1, 3.2, 3.3 eta 3.4 azpiataletan zehazten dena batuta, gehienez 3 puntu lortzen ahalko dira.

Egiaztagiriak:

Aurreko ataletan zehazten diren tituluen ziurtagiriak, bai jatorrizkoak, bai fotokopia konpultsatuak.

3.7. Hezkuntza administrazioek edo Unibertsitateek emandako gainditutako prestakuntza edo hobekuntza ikastaroak. Ikastaroak sartu nahi den espezialitatearekin lotutakoak edo eskola-antolamendu, hezkuntzari aplikatutako teknologia berri eta hezkuntzaren dinamika, psikopedagogia eta soziologiarekin lotutakoak izaten ahal dira. Ikastaro bakoitzeko ondoko puntuak banatuko dira:

_30 ordu baino gehiagokoak: 0,1 puntu.

_100 ordu baino gehiagokoak: 0,4 puntu.

_Honetarako, Irakasle Zentroetan egindako eta gaiarekin lotutako 20 ordu baino gehiagoko ikastaroak batzen ahalko dira.

3.7 azpiatalean, gehienez puntu 1 lortzen ahalko da.

Egiaztagiriak:

Ikastaroen ziurtagiriak izanen dira, ordu kopurua zehazki adierazten dutenak. Aipatu ziurtagiriak aurkezten ez badira atal honetan ez da punturik lortuko. Musika tresnetan espezializatzeko ikastaroa denean, baina 3.7 atalean aipatutako erakundeek ez beste batek antolatua bada, epaimahaiak horren ezaugarriak baloratuko ditu eta horri ordu kopuru bat eman ahalko dio.

II. ERANSKINA

1. gaia._Musika, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Lege Organikoan (HSAOL): garapen arauak. Musikako eta dantzako kontserbatorioen eta eskolen antolamendua: zuzendaritzako organoen eta organo kolegiatuen funtzioak; ikasketak koordinatzeko organoak.

2. gaia._Espezialitatea baloratzea musika-irakaskuntza profesionalaren testuinguruan. Hezkuntza sistemaren antolamendu berrian ezarritako helburu orokorrekiko harremana. Beste diziplina batzuekiko harremana, eta ikastetxearen proiektuarekiko duen funtzioaren gaineko irizpideak.

3. gaia._Haurraren eta nerabearen eboluzio-garapenaren ezaugarriak, eta euren aplikazioa musika irakaskuntzan. Mailaz maila, aukeratutako espezialitatearen irakaskuntzaren printzipio psikopedagogikoak eta didaktikoak.

4. gaia._Programazioa: printzipio psikopedagogikoak eta didaktikoak; curriculum-proiektuarekiko lotura. Unitate didaktikoen egitura: zehaztapena eta aplikazioak dagokion espezialitatearen oinarrizko mailan eta maila ertainean.

5. gaia._Ebaluazioa. Ebaluazio irizpideen funtzioa. Ikaslearen ebaluazioa eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuarena. Ebaluaziorako prozedurak eta tresnak. Autoebaluazioa. Koebaluazioa. Kalifikazioa. Errekuperazioa.

6. gaia._Tutoretza kontserbatorioetan eta musika eskoletan. Tutoretzaren funtzioak eta jarduerak. Tutorea eta bere harremana irakasleekin eta ikasleekin. Familiaren egitekoa musika hezkuntzan. Irakasle eta gurasoen laguntza hezkuntza-etapetan.

7. gaia._Taldekako ikasketa saioa eta bere funtzioa hezkuntza prozesuan. Taldekako ikasketa saioaren didaktika eta metodologia. Unitate didaktikoen egitura.

8. gaia._Bibliografia espezializatua, aukeratutako espezialitatearen didaktikarekin zerikusia duena. Baliabide didaktikoak: materialak, ikus-entzunezko eta informatikako baliabideak, eskolaz kanpoko baliabideak. Irizpideak, horiek aukeratu eta gelan erabiltzeko.

III. ERANSKINA

Musika hizkuntzako espezialitateko ariketa praktikoak bi zati izanen ditu:

a) Bat-batean ikasgai bat eta diktatu bat idaztea, epaimahaiak emandako oharrei jarraikiz.

b) Harmonizazio ariketa bat egitea: doinu bat eman eta horren harmonizazioa egitea idatziz, hainbat ahotsek interpretatzeko.

c) Epaimahaiak proposaturiko partitura baten azterketa harmonikoa eta formala.

d) Epaimahaiak emandako doinu baten akonpainamendu harmonikoa egitea pianoan jota, bat-batean. Epaimahaiak eskatzen ahalko du ariketa edozein tonalitatetara pasatzea.

e) Bat-bateko irakurketa: obra baten akonpainamendua joko du pianorekin edo musika hizkuntzako ariketa oinarrizko bat eginen.

Probak egiteko momentuan erabakiko du epaimahaiak ariketen ordena.

Iragarkiaren kodea: A0213687