15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

165/2002 FORU AGINDUA, abenduaren 26koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, Antonio Etayo Pardo Industri Segurtasunaren Zerbitzuko Kreditazio eta Baimen Bulegoko buru izendatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Antonio Etayo Pardo Industri Segurtasunaren Zerbitzuko Kreditazio eta Baimen Bulegoko buru izendatzea.

2. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Foru Agindu hau interesatuari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileria Zerbitzuari jakinaraztea.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hogeita seian._Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.

Iragarkiaren kodea: A0214018