15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Administrari laguntzailea izendatzeko proposamena

Berriobeitiko Udalerako administrari laguntzaile lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketako epaimahaiak, 67. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (2002ko ekainaren 3an) argitaratutako deialdian oinarriturik, 2002ko abenduaren 20an erabaki zuen Udalaren osoko bilkurara igortzea Luis Ramón Larrañeta Oyarzun jauna lan-kontratu finkoarekin hartzeko proposamena, bera izan baita puntuaziorik altuena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak deialdiko 7.2 oinarriak aipatzen dituen egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu, 30 egun naturaleko epean aurkeztu ere, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Aditzera ematen da, ondorioak izan ditzan eta argitara dadin.

Berriobeitin, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamazazpian. Alkatea, José Larrañeta.

Iragarkiaren kodea: A0300816