15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Zerbitzu anitzetako ofizialaren izendapena

Berriobeitiko Udalak, 2003ko urtarrilaren 16an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik zerbitzu anitzetako ofizial izateko lanpostu bat, igeltserotza espezialitatekoa, lan-kontratu finkoarekin, oposizio bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak aurkeztu duen izendapen proposamena, José Angel Ardanaz Ulibarri jauna izendatzen da, bera baita oposizioa gainditu duten izangaien artean puntuaziorik altuena lortu duena.

Proposatutako izangai horrek karguaz jabetu beharko du hilabeteko epean, izendapena jakinarazten denetik hasita.

Aditzera ematen da, ondorioak izan ditzan eta argitara dadin.

Berriobeitin, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamazazpian. Alkatea, José Larrañeta.

Iragarkiaren kodea: A0300815