15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D E I E R R I

Nekazaritza edo abeltzaintzarako emankortasun ertaina duen lurzoruaren Udal Planeko aldaketa hasiera batean onetsirik

Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2003ko urtarrilaren 22an egin osoko bilkuran:

Lehenbizikoa._Udal Planeko aldaketa hasiera batean onestea, emankortasun ertaina duen lurzoruan egiten diren industri jarduerei dagokienez, Udal Planeko aurreikuspenak Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 32. artikuluan xedatura egokitzeko, ekartzen den aginduzko dokumentazioarekin bat.

Bigarrena._Espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan atera eta Kontzejuei entzutea emanda.

Hirugarrena._Jendaurrean egoteko epea iraganik, Udalbatzak behin behineko onespenaren gaineko ebazpena emanen du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 110 eta 115. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, interesa dutenek Udaletxean azter dezaten, Aritzalako Nueva karrikako 22an, bulego orduen barnean.

Deierrin, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, Pedro Jesús Lizarraga Lezáun.

Iragarkiaren kodea: A0300803