15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A P A R R O S O

Herri larreen aprobetxamendua hasiera batez onetsita

Udal honek, 2003ko urtarrilaren 14an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan araututako prozedurari jarraituz, erabaki zuen hasiera batez onestea Herri larreen aprobetxamenduari buruz indarrean den ordenantza aldatzea eta eguneratzea (146/95 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), hurrengo adjudikaziorako egokitzearren.

Beraz, aipatu araudian ezarritakoarekin bat, jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Caparroson, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamabostean. Alkate udalburua, Pedro José Tabar Oneca.

Iragarkiaren kodea: A0300775