15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A P A R R O S O

Lehiaketa, Kultur Etxeko lanak eta Cabrería errekazuloko azken zatian ura bideratzeko lanak kontratatzeko (03/01/14ko osoko bilkura arruntaren erabakia)

Xedea: Kultur Etxeko lanak eta hurbilean den Cabrería errekazuloko zati batean ura bideratzeko lanak egitea, Juan Carlos Huarte jaunak, Estudio Arquitectura y Urbanismo G-4koak, eta Ingeniería Guallart, S.L. enpresak, hurrenez hurren, prestatutako proiektuei jarraituz.

Lanak egiteko aurrekontua: bi obrek, guztira, 2.380.838,01 euro egiten dituzte (bi miloi hirurehun eta laurogei mila zortziehun eta hogeita hemezortzi euro eta zentimo bat), BEZa barne.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekian eta presako izapidaketarekin.

Eskaintzen aurkezpena: bi obretarako batera emandako baldintza partikularren pleguan ezarritakoari jarraituz aurkeztuko dira Udal honetako erregistro orokorrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamahirugarren egun naturaleko 13:00ak arte. Egun hori larunbata edo balioduna ez bada, epea hurrengo egun baliodunean bukatuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza administratibo partikularren pleguko 7. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraituko zaio. Orobat, arestian aipatutako oinarrizko aurrekontuaren % 2 utzi beharko da behin-behineko fidantzatako.

Proposamenak non eta noiz irekiko diren: onartutako eskaintzen proposamen ekonomikoen gutunazalak jendaurrean irekitzeko eguna interesatuei jakinaraziko zaie eta prentsan ere iragarriko da.

Caparroson, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita batean. Alkate udalburua, Pedro José Tabar Oneca.

Oharra: aipatu obrak zuzenduko dituzten proiektuak eta baldintza administratibo partikularren plegua interesatuen eskura daude Antso Azkarra-Pio XII.aren etorbideen artean den Copia dendan.

Iragarkiaren kodea: A0300774